XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eskabide-orri horiek Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzetan jasoko dira.

Eskabidean emango diren jarribideekin bat etorriz beteko diren eskabide-orri horiei Estatuko Nortasun Agiriaren bi fotokopia erantsiko zaizkie, bai eta partehartzaileak aurkezten dituen merezimenduei dagozkien egiaztagiri guztiak ere, agiri horiei buruzko zerrenda batekin batera.

3.2. Ezinduentzako egokitzapenak.

Ezintasunak izanik hala eskatzen duten lehiatzaileek, bere eskabide-orriko arauzko laukitxoan adierazi beharko dute gorabehera hori, jasaten duten ezintasun-mota eta behar duten egokitzapena jasoaraziz.

3.3. Eskabideak aurkezteko tokia.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langilegoaren Kudeaketako zuzendariari zuzenduko zaizkion eskabide-orri horiek Lurralde-Ordezkaritzetan edo Herri-Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko Legearen 38.4 atalak aipatzen dituen bulego guztietan aurkeztu ahal izango dira, aipatutako arauean ezartzen diren baldintzekin bat etorriz.

3.4. Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak nahiz oinarri honetako 3.1. azpiatalak aipatzen dituen merezimeduei dagozkien egiaztagiriak aurkezteko epea deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta hogei egunekoa izango da.

3.5. Eskabideetan antzematen diren egitezko hutsegiteak edozein unetan zuzendu ahal izango dira, Administrazioaren kabuz edo interesdunaren eskariz.

Laugarrena.- Lehiatzaileen onarpena.

4.1. Onartutako eta bazter utzitakoen behin-behineko zerrenda

Eskabide-orriak aurkezteko epea bukatu eta gehienez hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara emando da, Langilegoaren Kudeaketako zuzendariaren Erabakia, lehiatzaile onartu eta bazter utzitakoen behin-behineko zerrendari hasierako onespena aitortzen dioena.

Erabaki horretan adieraziko dira lehiatzaile onartu eta bazter utzitakoen zerrenda ziurtu osoak non jarriko diren jendearentzat agerian.

Zerrenda horretan bazter uztearen arrazoiak adierazi beharko dira.

4.2. Erreklamazioak

Bazter-utzitako lehiatzaileek hamar asteguneko epea izango dute, Erabakia argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, haien bazter uztea eragin duen akatsa zuzendu ahal izateko.

Halaber, beraiei buruzko nortasun-zehaztasunak idatziz jartzean okerrik antzematen duten lehiatzaileek epe bere horretan adierazi beharko dute hori.

Horretarako, arauzko erreklamazioak aurkeztu beharko dituzte Hezkuntzako Lurralde-Ordezkaritzetan, Langilegoaren Kudeaketako zuzendariari zuzendutakoak.

4.3. Onartutako eta bazter utzitakoen behin-betiko zerrenda